Atzo Iruñean elkartu ginen Euskaraldian parte hartuko dugun herrietako kideak eta lurralde guztietako ordezkariak, izen-ematearen irekiera ospatzeko. Ez zuen sorpresa faltarik izan kolorez betetako ekitaldiak. Pantxika Clownaren dantzak, Iraitz Lizarraga trapezistaren ipuinak, La Basuren rapa, hamaikakoetako kideen testigantzak eta herrietako batzordekideen esperientziak ikusi eta entzuteko aukera izan genuen. Amaieran, Euskaraldiako abestiaren aurkezpena egin zuten, artisten ordezkari moduan bertaratu zen La Basurekin. Las Tea Partyk, La Basuk eta Ines Osinagak egin dute kantua, Maddalen Arzallusen kolaborazioarekin. Hementxe duzue abestia entzungai.