ZARAUZKO HAMAIKAKOA
Euskaraldian parte hartuko duten erreferentziazko 11 pertsonek osatzen dute Zarauzko hamaikakoa.
Hamaikakoa osatzen duten herritarrak

MARIMAR MANTEROLA
“Nik merkatu plazan lan egiten dut, eta, nire bezero guztiek badakite euskalduna naizela. Nik egiten ez badut nork egingo du ba?”

FAUSTO BERAZADI
“Behar dugu alde egotetik egitera pasatzea. Norberak euskaraz egitea, eta ingurukoek guk euskaraz egin dezagun uztea eta onartzea”.

AINHOA MURUA
“Iruditzen zait kirolak bezalaxe Euskaraldiak ere gusturago eta hobeto bizitzen lagunduko digula”.

SARA RUBIO
“Euskara ikasteko ahalegina egiten ari naiz euskaltegian, eta, ikasiko badut, erabili egin behar dut, eta horretarako nirekin euskaraz egingo dutenak behar ditut”.

XABIER TXURRUKA
“Sinistuta nago hizkuntza ohituretan aldaketa nabarmena ekarriko duela. Eta zarauztarrok ardura berezia dugu horretan, besteak beste, herri euskaldunetan handiena garelako, eta, Zarautzen euskaraz normal egiten ez badugu, non egingo da ba?”

HORACIO CHACIN
“Nire jatorriagatik lehen hitza beti gaztelaniaz egiten didate, eta, Euskaraldiak lagunduko dit nire burua euskaldun agertzen”.

ANJEL LERTXUNDI
“Ele da oparitu didaten letra, eta ele bat -hizkuntza bat- lorpen sozial bat da, elkar lagundurik eta elkarrekin lan eginez lantzen den errealitate bat. Baina errealitate horrek euskal hiztunon elkartasuna eskatzen du”.

SU LIM MAENG
“Talde anitzak osatzen dugu euskararen mundua eta euskara ere bada gure parte”.

MIKEL KAZALIS
“Euskara ikusgarri egingo dugu plazan eta kalean, eta ahots zahar eta berriz beteko dugu euskararen plaza. Elkarren arteko harremanak hobetu eta beldurrak, lotsak, aurreiritziak⦠uxatzeko balioko digu Euskaraldiak”.

XABAT OLAIZOLA
“Euskarak hainbeste urtetan iraun du gure aurrekoek euskara erabili dutelako eta ondorengoei erakutsi dietelako, eta guk ere Euskaraldian parte hartuko dugu etorkizunean ere euskaraz bizi nahi dugulako eta egungo baliabideek beste era bateko etorkizuna posible egiten dutelako”.

CARMEN HERNANDEZ
“Hizkuntza ohiturak bakarrik aldatzea zailagoa da, baina taldean, taldearen babesarekin errazago egiten da”.