Atzoko Musika Plazan ospatu genuen izen-ematearen irekiera ekitaldian 200 izen-ematetik gora jaso genituen. Izena emateko aukera irekita egon den 4 egunetan, 370 izen-ematetik gora jaso ditugu Zarautzen.

 

Eskuorrietan emandako telefono zenbaki eta posta elektronikoaren bitartez helaraziko dizkiegu parte-hartzaileei prestakuntzarako eskaintzak eta txapa jasotzeko lekuak. Horrez gain, datozen asteetan zehar gomendio ezberdinak ere bidaliko ditugu, ahobizi eta belarriprest roletan jarduteko.

 

Hemen, ekitaldia irudietan (Hitzako argazkiak).