Warning: file_get_contents(/home/aixerrot/public_html/euskaraldia.eus/wp-content/plugins/weekly-class/weekly-class.php): failed to open stream: No such file or directory in /home/customer/www/euskaraldia.eus/public_html/wp-includes/functions.php on line 6620
Izen-ematearen irekiera ekitaldia (2018) | Zarautz

Irailaren 20an zabalduko da Euskaraldian izena emateko epea. Azaroaren 23a bitartean, ahobizi eta belarriprest artean aukeratu beharko dute parte-hartzaileek eta ekimenean izena eman, Euskaraldiako webgunearen bitartez zein Zarauzko batzordeak herriko puntu ezberdinetan jarriko dituen kutxetan eskuorriak sartuta.

Zarautzen izen-emate epe honen hasiera ospatu nahi izan dugu, herritarrei Euskaraldiaren berri eman eta izen-ematea errazteko.

Igande honetan, 12:00etan emango diogu hasiera ekitaldiari, Txan Magoaren ikuskizunarekin. Ondoren, Euskaraldian izena emateko aukera egongo da, horretarako jarriko diren mahaietan; eta Euskaraldiako abestiaren aurkezpena egingo dute batzordekideek.