Irailaren 20an zabalduko da Euskaraldian izena emateko epea. Azaroaren 23a bitartean, ahobizi eta belarriprest artean aukeratu beharko dute parte-hartzaileek eta ekimenean izena eman, Euskaraldiako webgunearen bitartez zein Zarauzko batzordeak herriko puntu ezberdinetan jarriko dituen kutxetan eskuorriak sartuta.

Zarautzen izen-emate epe honen hasiera ospatu nahi izan dugu, herritarrei Euskaraldiaren berri eman eta izen-ematea errazteko.

Igande honetan 12:00etan emango diogu hasiera ekitaldiari, Txan Magoaren ikuskizunarekin. Ondoren, Euskaraldian izena ematekoa aukera egongo da, horretarako jarriko diren mahaietan eta Euskaraldiako abestiaren aurkezpena egingo dute batzordekideek.