Gaur zabaldu da Euskaraldian izena emateko epea

Gaurtik aurrera, Euskaraldian izena emateko aukera egongo da online, Euskaraldiaren webgunean, edo eskuorria beteta, herriko hainbat gunetan. Izena eman aurretik norberak erabaki beharko du ahobizi edo belarriprest izan nahi duen.

Oraindik ez dakizu belarriprest edo ahobizi, zein figura aukeratu? infografia honek lagunduko dizu. Erantzun galderei eta bideak belarriprest edo ahobizira bideratuko zaitu, emandako erantzunen arabera.

 

 

Klikatu hemen izena emateko

 

 

Izena emateko guneak

Izena eskuorri bidez eman nahi duten herritarrentzat hainbat gune jarri ditugu herrian zehar. Bertan izena emateko eskuorriak eta kutxa bat aurkituko dituzue.

 

Hau da aste honetan martxan jarriko ditugun guneen zerrenda:
  • Kiroldegia
  • Liburutegia
  • Turismo bulegoa
  • Udaleko Herritarren Arreta Zerbitzua
  • AEK
  • Udal euskaltegia
  • Anbulatorioa
  • Udaberri Jubilatuen Egoitza
  • Orokieta Herri Eskola
  • Ikastola
  • Oteitza Lizeo Politeknikoa
  • Lizardi Institutua
  • La Salle Ikastetxea
  • Antoniano Ikastetxea
  • Haurreskola