
Euskaraz hitz egiten badakizu? Euskaraz hitz egiteko gaitasunik eduki ez arren, zerbait uler dezakezu? Konturatu al zara, orduan, elkarrekin euskaraz egin dezakegula?

AHOBIZI
Euskaraz egingo diezu ulertzen duten guztiei. Edonon, edonoiz eta ulertzen duen edonorekin arituko zara euskaraz.
Ezagutzen ez dituzunekin lehen hitza euskaraz egingo duzu, eta ulertzen baldin badute, hortik aurrerakoak ere bai.

BELARRIPREST
Euskaraz dakiten guztiei zuri euskaraz egiteko gonbitea egingo diezu. Euskara ulertzen duzula adieraziko diezu eta zurekin euskaraz hitz egin dezatela eskatu.
Zuk euskaraz edo erdaraz erantzungo duzu, baina zuri euskaraz egiteko eskatuko duzu.
ARIGUNEAK
BERRIAK
Aurkezpen saio irekiak: enpresak eta elkarteak
Otsaileko azkeneko astean eta martxoko lehenengoan, 4 saio egingo ditugu herriko enpresa eta elkarteekin. Bertan, Euskaraldiaren 2. edizioa azaldu eta izen-ematearen urratsak zein diren landuko dugu. Astelehen eta asteazkenetan izango da: arratsaldeko 19:00etan,...
Aurkeztu da Euskaraldiaren lehen hamaikakoa
Euskaraldia: 11 egun euskaraz ekimenaren Euskal Herriko lehen hamaikakoa aurkeztu da. Ekimenera batu eta berauen enbaxadore izango diren lehen hamaika lagunen taldea Bilbon egindako aurkezpenean agertu da lehenengoz. Euskal Herriko lurralde ezberdinetako ordezkariek...
Mr Euskaldunen hamaikakoa
Mr Euskaldunek ere bere hamaikako propioa egin du. Eredugarri diren hamaika pertsona, zein baino zein...