Warning: file_get_contents(/home/aixerrot/public_html/euskaraldia.eus/wp-content/plugins/weekly-class/weekly-class.php): failed to open stream: No such file or directory in /home/customer/www/euskaraldia.eus/public_html/wp-includes/functions.php on line 6620
Zarautz – Hamaikakoa (2018) | Zarautz

Euskaraldian parte hartuko duten erreferentziazko 11 pertsonek osatzen dute Zarauzko hamaikakoa.

 

Hamaika lagunek osatzen dute Zarauzko hamaikakoa, modu pertsonalean eta borondatez Euskaraldian, 11 egun euskaraz ekimenean, parte hartzea erabaki duten hamaika lagunek. Hamaikakoa osatzen duten kideek euskararen aktibazioa bultzatzeko urratsa eman dute. Ekimenaren enbaxadore izango dira, eta herritarren parte hartzea aktibatzeko lehen deia egin dute. Ekimenaren berri emango diete ingurukoei, gainera.

Bideoa: https://youtu.be/mXj9aYjN1Po

Hamaikakoa osatzen duten herritarrak

MARIMAR MANTEROLA

“Nik merkatu plazan lan egiten dut, eta, nire bezero guztiek badakite euskalduna naizela. Nik egiten ez badut nork egingo du ba?”

 

 

 

XABIER TXURRUKA

“Sinistuta nago hizkuntza ohituretan aldaketa nabarmena ekarriko duela. Eta zarauztarrok ardura berezia dugu horretan, besteak beste, herri euskaldunetan handiena garelako, eta, Zarautzen euskaraz normal egiten ez badugu, non egingo da ba?”

 

 

MIKEL KAZALIS

“Euskara ikusgarri egingo dugu plazan eta kalean, eta ahots zahar eta berriz beteko dugu euskararen plaza. Elkarren arteko harremanak hobetu eta beldurrak, lotsak, aurreiritziak… uxatzeko balioko digu Euskaraldiak”.

 

 

 

FAUSTO BERAZADI

“Behar dugu alde egotetik egitera pasatzea. Norberak euskaraz egitea, eta ingurukoek guk euskaraz egin dezagun uztea eta onartzea”.

 

 

 

SU LIM MAENG

“Talde anitzak osatzen dugu euskararen mundua eta euskara ere bada gure parte”.

 

 

 

XABAT OLAIZOLA

“Euskarak hainbeste urtetan iraun du gure aurrekoek euskara erabili dutelako eta ondorengoei erakutsi dietelako, eta guk ere Euskaraldian parte hartuko dugu etorkizunean ere euskaraz bizi nahi dugulako eta egungo baliabideek beste era bateko etorkizuna posible egiten dutelako”.

 

 

AINHOA MURUA

“Iruditzen zait kirolak bezalaxe Euskaraldiak ere gusturago eta hobeto bizitzen lagunduko digula”.

 

 

 

ANJEL LERTXUNDI

“Ele da oparitu didaten letra, eta ele bat -hizkuntza bat- lorpen sozial bat da, elkar lagundurik eta elkarrekin lan eginez lantzen den errealitate bat. Baina errealitate horrek euskal hiztunon elkartasuna eskatzen du”.

 

 

 

CARMEN HERNANDEZ

“Hizkuntza ohiturak bakarrik aldatzea zailagoa da, baina taldean, taldearen babesarekin errazago egiten da”.

 

 

 

SARA RUBIO

“Euskara ikasteko ahalegina egiten ari naiz euskaltegian, eta, ikasiko badut, erabili egin behar dut, eta horretarako nirekin euskaraz egingo dutenak behar ditut”.

 

 

 

HORACIO CHACIN

“Nire jatorriagatik lehen hitza beti gaztelaniaz egiten didate, eta, Euskaraldiak lagunduko dit nire burua euskaldun agertzen”.